Imagen
Imagen
Descripcion

Pau Castejón Úbeda (1977) Bartzelonako argazki-zuzendaria da. ESCAC (Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya) eskolan graduatu zen 2000 urtean.

Ikasketak amaitu ostean Ibermedia beka bat lortu zuen eta Mexikora joan zen bizitzera. Dokumentalgintzan espezializazio ikastaroa egin zuen urtebetez CCC (Centro de Capacitación Cinematográfica)-n. Mexikon bizi zela zuzendu zuen "Wirikuta, zona tórrida" dokumental laburra, berak egin zuen argazki zuzendaritza ere. Oso harrera ona izan zuen nazioarteko jaialditan. Kamera eta argi-teknikari taldeekin lanean hasi zen eta 2004 urtetik hona zinema, dokumental zein publizitatean dihardu lanean argazki-zuzendari gisa. Bere proiektuetan bera aritzen da kamera operadore baina beste zuzendarientzat ere egin izan du lan. Aski ezagunak diren ekoizpen-etxeekin lan egin izan du, horien artean daude:  Partizan, Canada, Colonel Blimp, Somesuch and Co, Pretty Bird, RSA Films, Epoch Films eta Wanda Paris. 2013an bere bi lan luzeak zuzendu zituen. 2006tik irakasle aritzen da ESCACen. AEC (Asociación ESpañola de Cinematógrafos) elkarteko kidea da.
Cargo - Nota descriptiva
Argazki-zuzendaria
Tipo
Artistas y Creadores