Paula Cárcamo Carrera kultur-kudeatzailea eta bitartekaria da. Iruditeri berrien bitartez espazio artistikoak partekatzeko eta bizitzeko beste moduak ikertzea gustatzen zaio. CCEMexikon (Global Training) eta CCE Montevideon (AECID - MAEC) lan egiteko bekak jaso zituen. Azken horretan, hiru urtez kultur kudeatzaile gisa lan egin zuen, Festival de Arte, Pensamiento y Tecnología FAP-TEK jaialdiaren komisario eta V Noche de las Librerías jaialdiaren koordinatzailea izanik, besteak beste. 2022an, Cecilia Almirónekin batera, «Mimologías: afectos y cuidados en los entornos digitales» proiektu artistikoa garatu zuen, Modelo Abierto Jaialdian aurkeztua. 2023an, Miren Bayonarekin batera, Bilboko Arte Ederren Museoaren eraldaketa prozesua laguntzen duen «en obras» egoitza kolektiboen programa sortu zuen. Aldi berean, Zinemaldian eta Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdian lan egiten du.