Imagen
Imagen
Descripcion
Parisen bizi da. Diziplina anitzeko artista da. Askotariko lanak gauzatzen ditu: bitarteko ugari erabiliz eginiko proposamen pertsonalak (marrazkiak, bideoak, instalazioak); ekintza eta gailu prozesualen zuzendaritza-lanak hainbat komunitaterekin, aktibistekin, performerrekin, dantzariekin, etab.
Metodologia ugari erabiltzen ditu, hala nola psikogeografia afektiboak, biotopografiak eta etnografia esperimentalak, eta horien bidez bizitza erdigunean jartzen du, besteak beste.
Arte ederren arloko prestakuntza jaso zuen Valentzian (BBAA) eta Parisen (ENSBA), eta eszenografia ikasi zuen Buenos Airesen (UBA la Plata). 2017an arte ederretan ekiteko moduei buruzko doktoregoa egin zuen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan.
Egonaldi ugari egin eta beka asko jaso ditu hainbat herrialdetan: Colin le Franc beka, Brasilera joateko; beka-egonaldia Capaceten, Rio de Janeiron; UPVk emandako DKV beka, Poloniara joateko… Horiek guztiak aberasgarriak izan dira bere proiektu prozesual eta ibiltarientzat; besteak beste, Sociedad de visita (Paris, Cité des arts), Agencia Souvenir (Paris, Habana, Valentzia eta Tijuana, Name galeria) eta Prêt a Précaire (2003tik 2004ra, Paris eta Rio de Janeiro).
Bere azken proiektuen artean daude, ekintzak ekoizteko gailu gisa, honako hauek: Elogio de la Procrastinación (Valentziako Kultura Garaikidearen Zentroan) eta Acciones Extraordinarias (Imagina Madrid-Mataderon). Horrez gain, ekintzak programatu ditu TEMerako (El Cabanyaleko El Musical antzokia), “TERRITORIOS COMPARTIBLES. La vida en escena” proiektuaren barruan.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores