
Pentsartean topaketak formatua berritu du. Azken urteotan hileko azken larunbatetan bildu gara Medialabeko egongelan. 2025 honetan, beste formatu eta maiztasun batzuk probatzeko helburuarekin, denbora-tarte handiagoko eta iraupen luzeagoko saioak izango ditugu, apirilean, ekainean eta urrian.
Saio ireki eta parte-hartzaile hauetan, liburuetatik abiatuta hausnartzen hastea gustatzen zaigu, baina pentsamendu kritikorako beharrezkoak diren beste diziplina batzuk ere baliatzen ditugu. Gurea, liburu artean gertatzen den pentsatze bat da, pelikula zatien, abestien, artelanen artean. Material hauek espazio hau eratzen laguntzen digute, egokitu zaigun munduari modu kritikoan aurre egiten lagunduko diguten hausnarketak egiteko. Eta hau guztia modu kolektiboan pentsatzeko zereginean lagunduko diguten gonbidatuen presentziarekin.
Saio bakoitzaren aurreko denboraz gozatzeko eta gaiaren inguruan murgiltzeko, materialen aukeraketa bat prestatu dugu, izena ematean bidaliko dizueguna. Betiko moduan, ez da derrigorrezkoa irakurketa edo ikustaldi hauek egitea, parte hartze hutsa luxu bat da, baina denboraz, patxadaz eta lasaitasunez gozatzera animatzen zaituztegu.
Hurrengo saioa:
Apirilak 26 – Trumpismoa, gerrateak eta eskuin muturraren fantasia
Alderdi ultraeskuindarrak mendebaldeko herrialde gehienetako indar bozkatuenetako bat diren une honetan, beharrezkoa da mugimendu horren egungo izaerari buruz hausnartzea. Zer aspektu dira eskuinerantz okertzen ari den desira horren katalizatzaile?
Adituen laguntzarekin, astinaldi sozial eta kultural hauek argituko ditugu eta horien inplikazioak aztertuko ditugu.
Pentsamendu kritikoari eta mundu garaikideari buruzko gogoetari eskainitako tartea.

idReservaPadre: 2A320780-1251-46D6-A92F-E097916C0B49
Reserva: Pentsartean
FechaInicio: 2025-03-29
FechaFin: 2025-03-29
FechaAlta: 2025-01-21
Seccion: MEDIALAB - LIB
Proyecto: AKTIBITATE PROGRAMA
Canal: Topaketa eta Jardunaldiak
Idioma: ES
Edad: +16
Entrada: Izen-ematea
EntradaES: Inscripción
FECHAS:
idReserva: F7585DDE-E1A6-4F3C-9665-A163188AD381
Fecha: 2025-03-29
HoraInicio: 11:00
HoraFin: 14:00
Plazas: 20
idAmbito: E83B1791-DE2D-4C28-920D-30D80E90ECCB
TituloEvento: Entrepensando
TituloEventoEU: Pentsartean
Sala: MEDIALAB - LIB
SalaES: Medialab
SalaEU: Medialab
Ocupacion: Mintegia
OcupacionES: Seminario
OcupacionEU: Mintegia