Hizkuntza kode itxi bat da eta proiektu honen bitartez ireki egin nahi genuen, ahal genuen neurrian. Hitzek esanahia dute, baina baita hotsa ere. Hizkuntzaren materialtasuna ukitzea, gorputzetik eta gorputzarekin. Harekin idatzi eta hitz egitea. Lan honetan, zerbait erraza egin nahi genuen, oso erraza, oso oso erraza, edo, bestela esanda, ulerterraza.
Performance bat egin nahi genuen, performance bat «ulertzeko» modua aztertuta. Funtsean, hizkuntzari eta zentzuari (edo alderantziz) buruzko pieza bat. Horretan ari ginela, hainbat lan eta artista topatu genituen: Los Torreznos, Esther Ferrer, Faemino eta Cansado, Burrows eta Fargion, Pedro Reyes, Guillem eta Dutor, Isidoro Valcárcel, La hora Chanante...
Vicente Arlandis eta Hipólito Patónek performance bat egin nahi zuten, performance bat «ulertzeko» modua aztertuta. Funtsean, hizkuntzari eta zentzuari (edo alderantziz) buruzko pieza bat.