Imagen
Imagen
Descripcion
Pernille With Madsenek bideoarekin, argazkilaritzarekin eta instalazioekin egiten du lan, eta arkitektura-espazioak eta gure inguruko egiturak ikertzen ditu. Zera ere aztertzen du, bi dimentsioen eta hiru dimentsioen, azalaren eta okupatzen ditugun espazioen arteko harremanaren gure pertzepzioa; eta askotan, hori guztia desegin egiten da. Gure zentzumenak eta dimentsioen gure pertzepzioa nahasten dituen bitartekoa da bideoa: adibidez, hiru dimentsiotako espazio ezagun bat azal lau batean irudikatzen denean, desorientazio-elementu bat txertatzen da. Pernille With Madsenen obran gai gakoetako bat hau da: aski ezagunak diren egituren erortzea, eta horren ostean nola espazio hauek eraldatu egiten diren eta espazio arrotz bihurtzen diren. Espazioari lotutako esku-hartzeak egitearen bidez, eta sekuentzia zehatz baina distiratsuen bidez, artistak errealitatea hautemateko dugun modua zalantzan jarri nahi du eta, horren bitartez, perspektiba berri bat ireki.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores