Imagen
Imagen
Pie de imagen
Pierre Bal-Blanc by Marianne Maric Athens 2019
Descripcion

Pierre Bal-Blanc komisario independente eta saiakera-idazle bat da, eta Atenas eta Paris artean bizi da. Bere azken proiektuen artean aipa daitezke «I GOT UP» Parisko gb agency eta Atenasko Hotwheels Athens galerietan egin zena 2021ean zenbait artistaren lanekin, On Kawara, Georgia Sagri, Delia Gonzalez, Serapis Maritime eta Sophie Calle kasu;  «The Non-Canonical Gospel According to Tomislav Gotovac**Also Known as Antonio G. Lauer», Tiranako Arte Galeria Nazionalean, Albanian; «Le salon Turc», Nilbar Güreş-ekin antolatua Stedelijk Museum Amsterdam-en, de Appel programarako, 2021ean; «All Criteria This Position Any Moment», 2020an, Cally Spooner-ekin, Haus N Athens zentroan; «Das Ökonomieballet», Franz Erhard Walther-ekin, Peter Kogler-ekin eta Matthieu Saladin-ekin, 2020an, Vienan; «Collective Exhibition for a Single Body - The documenta 14 Score» proiektu ibiltaria, zeinaren bertsio berri bat aurkeztu baitzuen –«The Private Score»–, Vienako Haus Wittgenstein-en eta Lidl supermerkatu batean, Kontakt Collection-en eta Tanzquartier-en koprodukzio batean. «The Private Score» berriz aktibatu zuen 2019ko azaroan, Lovainako Playground Festival-en (Belgika), M Museum-ekin batera, 2019ko urrian, Parisko gb agency galerian «Collective Exhibition for a Single Body, The Private Score» erakusketa egin ondoren. 2021eko irailean interpretatu zuten azkenekoz, Lisboako Galerias Municipais-en.

Flash Art aldizkariko Aholkularitza Batzordeko kide da, non «The Curatorial Gaze» idatzi baitzuen 2020-2021 artean. Atenasen eta Kasselen egin zuten documenta 14ko (2015- 2017) komisarioetako bat izan zen, Adam Szymczyk-en arte-zuzendaritzapean. 2017an, Kathrin Rhomberg-ekin batera, «Der Canaletto Blick - The Canaletto View» komisariotza-programa burutu zuen, artearen eta kapitalaren gainean, Erste Group Bank AG-ren aginduz, Vienako Erste Campus auzoan (Austria). Bolzanoko (Italia) Museion-en antolatutako «Soleil politique» erakusketaren bitartez jarraitu du aztertzen museoen formari eta ardurei, eguneroko ekintzei eta hiriekin duten harremanari buruz. Frantzian, Paris Handiko metropolian dagoen Brétignyko Arte Garaikideko Zentroaren (CAC Brétigny) zuzendari izan zen, eta, han, 2003 eta 2014 artean, Charles Fourier-en pentsaera zabaltzeko asmoz, «Project Phalanstère» gauzatu zuen: leku zehatzetarako proposamen sorta bat, artelanak metatzeko joeraren atzeko logikari buruzko hausnarketa kritikoa sustatzeko. Beste bi erakusketa-sekuentziak, bata «La Monnaie vivante / Living Currency», Pierre Klossowskiren saiakera baten egokitzapena (CAC Brétigny / Micadanses, 2005-2006; Stuk, Lovaina, 2007; Tate Modern, Londres, 2008; MoMA, Varsovia eta Berlingo Bienala, 2010) eta bestea «Draft Score for an Exhibition» (Parisko Le Plateau, Turingo Artissima eta Vienako Sezesioa, 2011; Index, Stockholm, 2012), aztertzen dituzte gorputzari buruzko egungo ikuspuntua eta historikoa eta performancearekin lotutako arte bisualetako estrategiak. «Reversibility - a theater of de-creation» erakusketaren hiru kapituluek (Frieze Art Fair, 2008; CAC Brétigny, 2010; Peep-Hole, Milan, 2012;) hausnarketa egiten dute kultura domeinuko protagonisten konfigurazioan objektu artistikoek duten ukigarritasunaren ondorioei buruz, baita egun instituzio kulturalak dituen zereginaren eta formari buruz ere. «The Death of the Audience» erakusketak (Vienako Sezesioa, 2010) artistaren eta ikuslearen figuren arteko espazioan gertatzen diren emantzipazio- eta alienazio-prozesuak azaleratzen ditu.

Honako hauek dira bere azken argitalpenak: Der Canaletto Blick - The Canaletto View (Kontakt/Walther König, 2020), Collective Exhibition for a Single Body - The  documenta 14 Score (katalogoa, Museumcultuur Strombeek/Gent, 2019), The Private Score (katalogoa, M (Lovaina)/gb agency/Paraguay, 2019), Project Phalanstère (katalogoa, Sternberg Press, 2017), Soleil Politique (katalogoa, Museion/Paraguay, 2015), Draft Score for an Exhibition (katalogoa, NERO Publisher Rome, 2014),  Reversibility - a theater of de-creation (katalogoa, Mousse Publishing, 2012) eta The Death of the Audience (Sezesioa/Ver Sacrum, Verlag Niggli AG Sulgen/Zurich, 2011).

Disciplina
Cargo - Nota descriptiva
Komisarioa
Tipo
Artistas y Creadores