Kalera atera eta norbaiti galdetzen badiogu zeintzuk diren gure garaia definitzen duten ezaugarriak, seguraski Internet bezalako teknologia berrien inguruko erantzunak jasoko ditugu, petrolioan oinarritzen den gizarte-metabolismo baten mugikortasunaren ingurukoak, kristautasunak hegemonikoa izateari utzi dion gizarte baten sekularizazioaren ingurukoak, globalizazio ekonomikoaren ingurukoak, etab. Erantzun guztien artean, seguraski ia inork ez dio erreferentziarik egingo azken hamarkadetan baserri inguruan eta elikadura sisteman gertatutako eraldaketei.
Edozein eraldaketa prozesu ber-ikastetik edo ber-pentsatzetik pasatzen bada, nekazaritzako elikagaien inguruko hausnarketak errealitatearekiko edozein hurbilketa kritikoren parte izan beharko luke. Ber-pentsatzearen funtsa galderei beste ikuspuntu batetik begiratzea eta beste tresna batzuekin lan egitea bada, nekazal inguruan eskaini ditzakeen ekarpenak eta nekazaritza elikagaien ereduaren oinarrian dauden paradigma berriak proposamen epistemologiko eta metodologiko aproposak izan daitezke, bizitzan oinarrizko diren loturak indartzeko helburuarekin jorratzen den edozein alorretarako.
Proposamen honekin sarri nekazal munduaren inguruan suertatzen diren galdera batzuei aurre egin nahi diegu, era berean, gizarte bezala baldintzatzen gaituztenak. Erantzunak nekazaritza ekologikoaren ikuspegiarekin bat datorren ariketa parte-hartzaile baten bidez bilatzea, eta Hezkuntza Herrikoietik – Euskal Herrikoa zein beste lurralde batzuetakoa – nekazal-jakinduria berreskuratzen saiatzen ari diren proposamenak partekatuz, bakoitzaren errealitateetarako baliagarri izan daitezkeen alternatibak eraikitzea da asmoa.
PROGRAMA
Asteazkena, otsailak 8
Sarrera eta aurkezpena
Egungo elikadura sistemaren analisia
Agroekologia eta elikadura burujabetzaren eremuetatik abiatutako hezkuntza proposamenak
Osteguna otsailak 9
Nekazal elikadurarekin lotutako prozesuak eta ikaskuntzarako espazioak
Ariketa praktikoa: nekazal elikadurarekin erlazionatutako erronketatik abiatutako hezkuntza proiektu baten garapena.
Ikastaroaren itxiera.
Irakaslegoarekin programaren seigarren edizio hau agroekologia eta hezkuntzaren arteko elkareraginean oinarrituko da.