Pin Cushion, Deborah Haywood, Erresuma Batua, 2017, 82'
Lyn eta Ioana oso ondo moldatzen diren ama-alaba dira. Herri berri batera joango dira bizitzera eta biak irrikitan daude bizitza berri bat hasteko. Ioana Keely, Stacey eta Chelsearen lagun minean bihurtuko da. Lyn, bere alabaren lagunik onena izatera ohituta, bakarrik sentituko da eta Belinda bizilagunaren lagun bihurtzea erabakiko du. Dena ondo doala dirudi baina ez bata ezta bestea ere ez daude pozik. Gezur eta fantasietan babestea erabakiko dute.
Hiru hautagaitza British Independent Film Awards (BIFA) sarietarako, 2017.
Veneziako zinema jaialdiaren barruan egiten den Kritikaren nazioarteko astearen 32. edizioa hasteko hautatu zuten.
*Deborah Haywood zuzendaria, eta Joanna Scanlan eta Lily Newmark aktoreekin solasaldia.
IFFR Live 2018 programaren lehen saioa. Pin Cushion filmaren proiekzioa eta Deborah Haywood zuzendaria, eta Joanna Scanlan eta Lily Newmark aktoreekin solasaldia.