Plätze in Städten (Places in Cities), Angela Schanelec, Alemania, 1998, 117'
Berlingo 19 urteko neska baten bizitzako irudiak: leku baten bila dabil institutuaren eta lagunen artean, maitasun-kontuetako desengainuen eta amarengandik aparte bizi behar izatearen artean. Parisera egindako eskola-bidaia batetik haurdun itzuliko da eta bere egoerak okerrera egingo du. Ez da konponbiderik sumatzen epe laburrean. Eszena luzeetan, giroarekin eta atmosferarekin blaituko da kontenplaziozko film isil hau, modu sotil zein sentikorrean deskribatzeko maitasunik gabeko ingurune batean emakume gazteak biziko dituen esperientziak. Filmaren diseinu sotilak pazientzia eta harmena eskatzen ditu. Horri esker, baina, are sakonagoa da argitasun narratiboaren aurkikuntza.
Berlingo 19 urteko neska baten bizitzako irudiak: leku baten bila dabil institutuaren eta lagunen artean, maitasun-kontuetako desengainuen eta amarengandik aparte bizi behar izatearen artean.