Inprobisazioa hiru ahotsetara”. Horrela definitzen dute Polaina podkasta bere sortzaileek hedabideengana zuzentzen direnean. Hala ere, hori deskribapen oso labur bat besterik ez da. Maialen Sorzabalbere, Amaia Rojo eta Mikel Irazustak osatzen dute Polaina podkasta eta astero biltzen dira gazteok egunerokoan bizitzen ditugun kezka, arazo eta kuriositateak umore puntu batekin elkarbanatzeko. Nahigabe edo nahita, elkarrizketa horiek grabatu eta Polaina izenpean plazaratzen dituzte. Zergatik polaina? Beraiek ere ez dakite.
Horregatik, inprobisazioa dela esaten dutenean ez dakigu zenbateraino sinistu behar zaien. Gehiago baitu lagun arteko elkarrizketa umoretsutik.
Ekainak 22an Polaina podkasta zuzenean izango da 2deon euren denboraldiari agur esanez udako oporrak baino lehen. Polaina saio berezi hau ohikoa baino luzeagoa izango da, eta nork daki sorpresaren batekin etorriko diren.