Ia elkarren kontrako metodologiak. Nola artikulatzen diren gauzak egiteko bi modu horiek. Zer eragiten duen dialektika horrek. Horiek dira elkarrekin planteatu genituen auzietako batzuk. Proiektu honetan saiatzen gara gure praktikak elkartzen, elkarrekin harremanean jartzen. Soinua eta testua dira lanabesak. Proposamena da eskultura abesti modura pentsatzea, eta abesti bat, denen artean konposatzen dugun eskultura gisa.
Maite Vélaz: «Gauzak nola soiltzean datza nire praktika. Litezkeen eduki guztiak maneiatzean, konplexu bihurtzean. Musika entzuten arreta jartzeak erabakitzen du objektu, forma eta irudiak ekoiztea. Metatutako material horiek guztiak zeharkatzean, haiek hedatzean eta geruzak gaineratzean, haiek egituratu, ordenatu, gainjarri eta haien artean analogiak ezartzean. Ekoizpen materialena sortuko da dena komunikatzera bideratzen denean. Orduan ekoizpen posibleak egiten ditut, prozesua, hura zertan den, erakustea pentsatuz».
Sandra Cuesta: «Jada jakitea zer den eta ezkutatzea, dena gainera botatzea gero seinalatzeko. Eskuzkotasuna azpimarratu nahi dut, eta materiala, muntaia den aldetik, nola tratatzen den. Lantze oro interesatzen zait ikuspegi eskultoriko batetik, zeinak barne hartzen baitu inguratzea, gauzei modu kaleidoskopiko batean, fronte desberdinetatik, begiratzeko. Ikuspegi aldaketa zenbait medioren bidez aplikatzen dut, alegia: bideoa, argazkia, marrazkia, soinua. Interesatzen zait medio bakoitzak berezkotik duena eta haien gurutzatzeetatik sortu daitekeena aztertzea. Pitzadurak. Testua prozesuan sartzen dut existitzen ez diren eta molde gisa proposatzen dudanaren esanahia anplifikatzen duten abestien hitzak bezala».
Dokumentazioa