Poslednata lineika na Sofia (La última ambulancia de Sofía), Ilian Metev, Bulgaria, 2012, 75’
Ilian Metev (Sofia, 1981) zuzendariaren lehen film luzea, 2012ko Cannes-eko jaialdiaren barruan egiten den Kritikaren Astean aurkeztu zuen eta Visionary Award sari berezia jaso zuen. Estreinalditik hasita ibilbide luze eta arrakastatsua egin zuen munduko jaialdietan barrena eta sari garrantzitsuak jaso zituen, besteak beste, 2012ko Karlovy Vary jaialdian dokumental onenaren saria.
Pelikulak Bulgariako hiriburuko kaleetan dabilen anbulantzia batean lan egiten duten hiru pertsonen -Yordanov, Mila eta Plamen- bizitza nekagarria eta batzuetan frustragarria erakusten du. 48 orduko txanda bat ikusiko dugu: elkarrizketak, krisiak, lan aldarrikapenak, larrialdiak, ametsak, geldiuneak eta aurrera jarraitzeko ahaleginak. Euren lanean ohikoak diren dramak eraldatu eta hurrengo txandara arte jarraitzeko zerbait itxaropentsuagoa eta argitsuagoa bihurtzeko saiakerak.
Pelikulak Bulgariako hiriburuko kaleetan dabilen anbulantzia batean lan egiten duten hiru pertsonen -Yordanov, Mila eta Plamen- bizitza nekagarria eta batzuetan frustragarria erakusten du.