Imagen
Imagen
Descripcion

Talde-proiektu honetan askotariko jendeak hartzen du parte: bideo- eta soinu-artistek, rap kantari poetek, performance-egileek eta teorialariek. Proiektua estu lotuta dago teoria garaikidearekin, eta esparru sozial eta politikoan eragiteko asmoa du. Proiektuaren oinarria: artea ez da tresna soil bat, eta ezin zaio aplikatu, besterik gabe, irudiak eta jakintzak sortzeko ekoizpen-prozesu bati; aitzitik, artea ulertu behar dugu esparru kulturalarekin, sozialarekin eta politikoarekin harremanean, eta arteak agerian utzi behar du zer bidetatik aritu gaitezkeen subjektu politiko arduratsu moduan. Proiektu honen barruan, egoera politiko garaikideekin lotutako rapak, abestiak eta eztabaidak ateratzen dira. Hainbat ikuspegi hartzen dituzte aintzat, soinuaren, hitzaren eta testuaren aldetik.
 
Vienako Arte Ederren Akademiaren esparruan dabil PCAP (arte-praktika post-kontzeptuala), eta hainbat gairen bueltan eztabadaitzeko eta kontzeptualizatzeko plataforma bat eskaintzen du: artea, kultura eta politika. PCAP-k honako lana egiten du: arte garaikidea aztertu, kapitalismo globalaren testuinguruan eta Mendebaldeko demokrazien eta inperialismo/kolonialismoaren testuinguruan, arrazakeriaren aurkako politikekin; Europan hazten ari den antisemitismoari kritika egin eta Europan barrena zabaltzen ari diren mugimendu faxista berriak berzedarriztatu; eta arte-praktikak jorratu, ikuspegi transfeminista eta migrante queer-etatik abiatuta. Hainbat ekintza antolatzen dituzte: ikerketa-bidaiak, komunitatean bertan egindako lanentzako plataformak eta argitalpen-proiektuak. Horrez gainera, ikasleen graduei arretaz erreparatzen zaie, eta ikerketan eta teorian oinarritutako lan-prozesuak sustatzen dira.
 
Parte-hartzaileak: besteak beste, EsRap (rap kantaria), Betül Küpeli (espazioan esku hartzen du artista), Neda Hosseinyar (instalazioak eta testuak), Erinmwionghae Aghator Clifford (egiturazko desjabetzearen ikertzailea), Ezgi Erol (LGBT mugimenduak) eta Cecilia Tasso (bideo-egilea).
Cargo - Nota descriptiva
Bideo- eta soinu-artistak, rap kantari poetak, performance-egileak eta teorialariak
Tipo
Artistas y Creadores