Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Praktikastika deialdia
Información
Texto Apartado

Praktika artistikoak plastikan
Praktika artistikoak eskolan
Praktika artistikoen bidezko ikasketan
Arte garaikidea plastikan
Arte garaikidea praktikan
Praktikaren plastika
Plastikaren praktika
Praktikaren elastika
Plastikaren ikasketa
Ikasketaren plastika
Ikasketaren praktika
Ikaspraktika elastikoa
Praktikaren ikastika…
PRAKTIKASTIKA

 

Zer da PRAKTIKASTIKA?

PRAKTIKASTIKA lankidetza proposamen bat da, Tabakalerako Hezkuntza Sailak eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batek eskola‑eremuan artea beste modu batzuetara jorratzeko aukera emango duen proiektu bat egin dezaten epe luzera.

Lankidetzako-lan horren helburua da arte-kreazioko proiektu bat garatzea ikasturtean zehar, Plastikako, Ikusizko eta Ikus-Entzunezko Hezkuntza irakasgaiaren barruan. Ikaskuntza‑prozesu horretan, Tabakalerako lan-espazioekin eta 2deo Tabakalerako euskarazko ikus-entzunezkoen laborategiko espazioekin lotura duten gazte artista sortzaileen laguntza izango dugu.

Hortaz, hautatutako ikastetxearen eta Tabakalerako Hezkuntza Sailaren eta 2deoren arteko ikaskuntza‑prozesu esperimentala da. Prozesu horrek, ikasturtean zehar, irakasgai horren garapena, edukiak eta egiteko moduak elkarrekin birpentsatzea proposatzen du.

 

_ Lehenengo proiektu pilotua (2022-23)

Lehenengo edizio honetan, sorkuntza digitalari buruzko proiektu pilotu bat egingo da. Gure ustez, ikasleak, hau da gazteak, kontsumitzaileak dira, baina baita ikus-entzunezko eduki digitalen sortzaile ere. Hori dela eta, ikasturtean zehar prozesu horietan zentzu kritiko eta sortzailea jorratzea proposatzen dugu. Ikasleen errealitateak eta interesak curriculumeko edukiekin lotzea, Plastikako, Ikusizko eta Ikus-Entzunezko Hezkuntza irakasgaia ikasle zein irakasleentzat egungo tresna, kontzientea eta erabilgarria izan dadin.

Praktikan, ikasleak buru izango dituen podcast bat egingo dute, eta, horretarako, Tabakalerako Hezkuntza Saileko hezitzaileen eta 2deoko espazioari lotutako artisten laguntza izango dute.

Zertarako? Zein da helburua?

Deialdia horren sorburua honako hau da: jardun artistiko garaikideak hezkuntza‑estrategia gisa sartzeko beharra, baliabide berriak eskaintzekoa Plastikako, Ikusizko eta Ikus-Entzunezko Hezkuntzako irakasleei, eta, aldi berean, ikasleen imajinariotik eta sorkuntza-ingurunetik abiatzekoa.

PRAKTIKASTIKen erronka nagusia da gazteen errealitateari aurre egitea, beren interesetatik abiatuta, ikaskuntzaren eta arte-kreazioaren prozesu baten bidez. Era berean, Plastikako, Ikusizko eta Ikus-Entzunezko Hezkuntza irakasgaiaren eskola‑curriculumeko edukiak astindu eta horiek jorratzeko beste modu batzuk bilatu nahi ditu.

Norentzat da?

Donostialdeako Bigarren Hezkuntzako edozein ikastetxetako Plastikako, Ikusizko eta Ikus-Entzunezko Hezkuntza irakasgaiko* ikasle eta irakasleentzat da.

(*beste irakasgai bateko irakasleak izanik deialdi honetan parte hartu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan eta adierazi zein den zure kasua).

Noiz egingo da?

Proiektua 2022-2023 ikasturtean egingo da. 2022ko Irailean hasi eta 2023ko ekainean amaituko da. Proiektua egiteko ordutegia eta egutegia parte hartzen duen ikastetxeko Plastikako, Ikusizko eta Ikus-Entzunezko Hezkuntza irakasgaiaren ordutegi eta egutegi bera izango da.

 

 

 

Deialdiaren ebazpena

Salesianos Donostia Ikastetxearekin garatuko da 2022/2023 ikasturtean Praktikastika lankidetza proiektua.

 

Caracteristicas
Descripción Corta

PRAKTIKASTIKA lankidetza proposamen bat da, Tabakalerako Hezkuntza Sailak eta BH-ko ikastetxe batek eskola‑eremuan artea beste modu batzuetara jorratzeko.

Idiomas Subtitulos
Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
No
Hora
12:00
Hora Fin
12:00
Texto Fecha
2022.05.26 - 2022.06.24
Imagen Listado
Imagen
Praktikastika deialdia
Tipo Evento
Convocatoria
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Texto Convocatoria

Parte hartzeko, mezu elektroniko bat bidali behar duzue ekainaren 24a baino lehen honako helbide honetara: hezkuntza@tabakalera.eus. Mezu horretan, ikastetxearen aurkezpen labur bat eta deialdian zergatik parte hartu nahi duzuen azaldu beharko duzue (gehienez 500 hitz).

Ondoren, elkarrizketa pertsonal labur bat egingo dugu interesa duten pertsona/talde bakoitzarekin, eta uztailaren 4ko astean jakinaraziko dugu zein ikastetxe hautatu dugun.

Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Subactividades
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Año
2022
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Hezkuntza komunitateari zuzendutako deialdia
En Home
Si
Información Adicional
Nombre
DEIALDIAREN OINARRIAK
Abrir en ventana nueva
Si
Bases Convocatoria
Nombre
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lista precios