Jaiotz Osa eta Xabier Mujikaren arteko topaketa artistikoa da. Bi mundu sortzaileren arteko elkartzea da: dantza eta jantzigintza/eszenografia. Bien artean sortzen duten taldearen helburua bisualki indartsuak diren istoriak kontatzea da.Oraigoan Osa-Mujikak proiektu bat du: Oportoko KALE Companhia de Dança-rentzat dantza pieza bat sortzea,PRODUTO izenekoa. Hemendik abiatuta laborategira aurkezten duten proiektua pieza honetatik ikus-entzunezko formatu bat ideatzea da. Laborategian landu nahi dute nola bilakatu arte eszenikoetara zuzenduta dagoen historia bat bideora eramatea.
Laborategirako interesgarria da prozesu honetan parte hartzea, batez ere Osa-Mujikak sortzen duen imaginario bisuala gaur egungo munduko tendentziekin guztiz bat datorrelako eta aldi berean estetika hauek euskeraz lantzen dutenak ez direlako oihikoak.