'Programazio taldea' filmak programatzeari buruz iritziak trukatu, elkarrekin gogoeta egin, irakurri eta solasteko gune bat sortzearekin lotutako proiektua da.
Programazio taldea filmak programatzeari buruz iritziak trukatu, elkarrekin gogoeta egin, irakurri eta solasteko gune bat sortzearekin lotutako proiektua da. Interesa duen publikoa gure zinemara etortzeaz gain, lantegietan edo ikus-entzunezko laborategietan parte hartzeaz gain, hiritarrek osatutako programazio talde bateko partaide bilakatzea nahi genuke. Lehen ikasturte honetan, praktika zinematografikoak eta feminismoaren arteko harremana aztertuko dugu: Zein da zinema feministaren historia? Zeintzuk dira bere zuzendariak? Zeintzuk dira oinarrizko izenburuak? Non eta zenbatean eskuratu ditzakegu film horiek? Nola programatu ditzakegu?
Proiektuaren lehen fasean zinemako programazioaren jarraipena egin eta zenbait gonbidatu eta tituluren inguruko lan-saioak antolatzen jardungo gara. 2018an taldea programatzen hasiko da eta lan-saioetan adostutako filmak aurkeztuko dituzte partaideek. Proiektu hau irekia da eta parte hartzeko gogoa daukan eta zineman, feminismoan eta ikus-entzunezko programazioan interesa duen edozein pertsona izan liteke partaide.
Proiektua hasteko, alde batetik Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones jaialdiko kideei Gutun Zuri bat eskaini diegu (azaroak 24) eta beraiek izango dira lehen lan-saioa gidatuko dutenak (azaroak 25, 12:00etan). Bestalde, azaroko eta abenduko Fokua arte feministan ezinbesteko zinemagile bati eskainiko diogu: VALIE EXPORT.