Deialdi honen xedea Euskal Autonomi Erkidegoan, hemendik aurrera EAE, bizi den artista edo kultur eragile bati, EAE-tik kanpo bizi den artista edo kultur eragile bati gonbidatzeko aukera eskaintzea da, elkarlanean proiektu artistiko bat garatzeko.
Egonaldiak arte-proiektuak bertan garatzen hasteko nahiz martxan dauden ekoizpen-proiektuak Tabakaleran jarraitzeko izango dira, proiektua edozein formatu edo arte-alorretakoa dela ere.
Egonaldiak lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du, eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu.
Deialdira aurkezten diren proposamen guztietatik, proiektu bat aukeratuko da. Egonaldia 2019ko otsaila eta ekaina bitartean, edo/eta urria eta abendua bitartean gauzatuko da.
Deialdiaren oinarriak:
Proiektu artistiko bat elkarlanean garatzeko egonaldi deialdia (Pdf)