Deialdi honen xedea, arte-proiektuen ekoizpenerako egonaldi bat eskaintzea da. Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu, honen arte-diziplina edo formatua kontuan hartu gabe.
Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomi Erkidegoan bizi diren artista edo eragile kulturalek, bai eta estatukoek eta nazioartekoek ere. Aurkeztutako proiektu guztietatik lau proposamen aukeratuko dira.
Egonaldiak proiektu artistikoa garatzeko espazioa eta baliabideak eskaintzen ditu, eta lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du. Horrez gain, arte garaikideko kideen laguntza ere izango dute hautatutako egitasmoek.
Egonaldia 2021eko urriaren 1etik abenduaren 20ra bitartean garatuko da.
Proiektu artistikoak garatzeko egonaldi deialdia (Pdf - 1.26MB)
Deialdiaren ebazpena:
Lau proiektu aukeratu ditu Mabi Rebueltak (artista), Anna Manubensek (komisarioa) eta Elfi Turpinek (komisarioa) osatutako epaimahaiak. Gainera, bi accésit ematea ere erabaki dute.
Irabazleak
Accésit
Deialdi honen xedea, arte-proiektuen ekoizpenerako egonaldi bat eskaintzea da. Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu, honen arte-diziplina edo formatua kontuan hartu gabe.