Deialdi honen xedea, arte-proiektuen ekoizpenerako egonaldi bat eskaintzea da. Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu, honen arte-diziplina edo formatua kontuan hartu gabe.
Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomi Erkidegoan bizi diren artista edo eragile kulturalek, bai eta estatukoek eta nazioartekoek ere. Aurkeztutako proiektu guztietatik lau proposamen aukeratuko dira.
Egonaldiak proiektu artistikoa garatzeko espazioa eta baliabideak eskaintzen ditu, eta lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du. Horrez gain, arte garaikideko kideen laguntza ere izango dute hautatutako egitasmoek.
Egonaldia 2021eko urtarrilaren 1etik eta martxoaren 14ra bitartean garatuko da.
*OHARRA: Deialdiaren ebazpenaren data atzeratu egin da, 2020ko urriaren 21an izan beharrean 2020ko urriaren 29an izango da. Data horretatik aurrera, hautagaiak astebeteko epea izango du egonaldiaren onarpena egiteko.
Deialdiaren oinarriak:
Deialdi honen xedea, arte-proiektuen ekoizpenerako egonaldi bat eskaintzea da. Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu, honen arte-diziplina edo formatua kontuan hartu gabe.