Deialdi honen helburua da proiektu artistikoen garapena babestea, edozein formatutan eta diziplina artistikoa alde batera utzita; eta, era berean, tokiko sare artistikoa indartzea eta komunitate artistikoen arteko trukea sustatzea.
Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomi Erkidegoan bizi diren artista edo eragile kulturalak, bai eta estatukoak eta nazioartekoak ere. Aurkeztutako proiektu guztien artean lau proposamen aukeratuko dira.
Egonaldiak lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du, eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu.
Egonaldia, 2022ko irailak 26 eta abenduaren 31 bitartean gauzatuko da.
2022ko deialdi honetarako aukeraketa batzordea Lorea Alfaro, Yasmin Afschar eta Maider López-ek osatuko dute eta proiektuak aukeratzeaz gain, aukeratutakoen jarraipena egingo dute egonaldiaren denboraldian.
Helarazten den dokumentazioa euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egongo da idatzita. Euskaraz edo gaztelaniaz baldin bada, nahitaez laburpen bat atxikituko da ingelesez. Hala izango ez balitz epaimahaiak proiektua ezeztatzeko eskubidea izango du.
Honako hauek dira egonaldia egiteko hautatuak izan diren artistak: Lucía Bayón Mendoza, Louana Gentner, Katixa Goldarazena Azpirotz, Leire Lacunza Miranda, weecolors
Programa honen helburu nagusia arte garaikidean lanean ari diren artista eta kultur eragileai arte-prozesuetan laguntzea da, bai kontzeptuarekin bai ekoizpenare