Deialdi honen helburua da proiektu artistikoen garapena babestea, edozein formatutan eta diziplina artistikoa alde batera utzita; eta, era berean, tokiko sare artistikoa indartzea eta komunitate artistikoen arteko trukea sustatzea.
Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomi Erkidegoan bizi diren artista edo eragile kulturalak, bai eta estatukoak eta nazioartekoak ere. Aurkeztutako proiektu guztietatik hiru proposamen aukeratuko dira.
Egonaldiak hamaika asteko iraupena izango du, 6. klausulan adierazitakoaren arabera, eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu. Egonaldia, 2024ko urtarrilaren 8 eta martxoaren 24 bitartean gauzatuko da.
Helarazi beharreko dokumentazioa euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egongo da idatzita. Euskaraz edo gaztelaniaz baldin bada, nahitaez laburpen bat atxikituko da ingelesez.
DEIALDIAREN EBAZPENA
Pasa den azaroaren 2an, 2024 neguan (urtarrila - martxoa) Proiektu artistikoak garatzeko egonaldian parte hartuko duten artisten hautaketa ebazteko bilera izan zen. Epaimahai komitea Bárbara Rodríguez (Botín Funazioako zuzendari artistikoa), Maider López (artista) eta Peio Aguirre (komisario eta editorea)k osatu zuten.
Epaimahaikideek buruturiko balorazioaren ostean, honako sortzaileek aurkezturiko proiektuak aukeratu ziren:
Imanol Abad Martinez, Tercer Estado, REQUETÉ y la colectivización de identidades masculinas en el contexto vasco
Inmaculada Salinas, Manarán mentiras de mis labios
Teresa Faleiro
Egonaldiak espazioa, testuingurua eta denbora eskainiko ditu.