Tailerrean, Datuen boterea topaketatik sortutako herritar proiektuak eta datuen tratamenduan ezagutza teknikoak izatea edo datu horiek irekitzea eskatzen duten proposamen berriak ere landuko dira, honez gain topaketan zenbait erakundek parte hartuko dutela baliatuz administrazioei datuak irekitzeko eskaera egitea posible izango da ere. Datu Ireki hiritarrak jardunaldiek 3 eguneko tartea eskainiko dute teknikarien, unibertsitatearen, erakundeen eta herritarren lankidetzarekin datuen inguruko proiektuak garatzeko, bertan gaitasunak, ezagutza, ideiak eta beharrak elkartrukatzeko aukera izango delarik.
Datuen Boterea topaketan egindako proiektuen zerrenda osoa
https://wiki.montera34.com/datospoder
Parte hartzeko irekiak dauden proiektuak:
-
Solasgune (eskolara lagunekaz): eskolara lagunekaz): Eskoletara oinez doazen haurren bideak mapeatzeko eta laguntzeko proiektua. Proiektu/sarea
https://wiki.montera34.com/bizibideak -
CosificaBOT: Kosifikazio-patroiak hautemateko bot ikus-entzunezkoan.
https://wiki.montera34.com/datospoder/cosificacion -
Euskadiko kulturaren mapeatua: inbertsioak eta kultura-azpiegitura publiko eta pribatuak aztertu eta argitaratutako aurrekontuetan oinarritutako analisi ariketa.
https://wiki.montera34.com/datospoder/kulturmapa
Proiektuetako lan-ildoak hurrengo hauek izango dira, baina proiektu, ideia edo gai berriren bat proposatu nahi baduzu idatz iezaguzu hirikilabs@tabakalera.eu helbidera.
- Herritarren partehartzea: nola sor daitezke komunitate berriak datuen inguruan eta nola egin eta biltzen dira herritarrek sorturiko datuak.
- Ekologia eta ingurunea: datuen argitaratzea eta hauen analisia erabiliaz ikerketa berriak nola sor daitezke? Datuak tradizionalki mugatu edo itxia izan den sektore batean transbertsalitatea sortzeko aukera bezala.
- Kultur etakundeak eta laborategi hiritarrak: Nola eta noraino iritsi daiteke herritarren partehartze era honetako erakundetan? Eta hauen ebaluazioan? Lan ildo honel erakundeek beraien lan egiteko moduak eta gestioa nola ireki hausnartuko du.
- Komunikabideak eta politika: Zein mekanismo jar daitezke martxan komunikabideen jarraipen eta ebaluazioa egiteko? Zein tresna imajina ditzakegu erakunde politikoek beraien aktibitatea eta programa politikoei buruz kontu emateko?
Programa *Ez da beharrezkoa ordu/egun guztietan parte-hartzea:
Azaroak 14 (osteguna): Pasarela HIRIKILABS
10: 00 - Herritarren proiektuak datu irekiekin garatzeko tailerra eta metodologiaren aurkezpena: Montera34 - Pablo Rey eta Alfonso Sánchez Uzábal
13:30 - Bazkarirako etenaldia
15:00 - Herritarren proiektuak datu irekiekin garatzeko tailerra
Azaroak 15 (ostirala): Pasarela HIRIKILABS + K ARETOA
10: 00 - Herritarren proiektuak datu irekiekin garatzeko tailerra
13:00 - Workshop: Visualizar datos abiertos. Mikel Madina (Deusto) eta Imanol Argüeso Epelde (Irekia)
13:30 - Bazkarirako etenaldia
15:00 - Herritarren proiektuak datu irekiekin garatzeko tailerra: emaitza aurkezpena
Tailerra datuetan oinarritutako herritar proiektuak garatzeko gunea izango da, datuen munduko adituak (ezagutza, gaitasunak, esperientzia dutenak) proiektu ideiak dituzten pertsonekin harremanetan jarriz.