Ragnhild May Arte Bisualetan beka baten onuraduna da eta Musika eta Soinuko masterra
du Milton Avery Graduate School of the Arts-en (Ameriketako Estatu Batuak), baitaArte Ederretako master-ondokoa Soinu Artean ere, Royal Institute of Art Stockholm-en (Suedia). Gaur egun, doktorego-beka amaitzen ari da Royal Danish Academy of Fine Arts-en (Danimarka).
Arte bisualetako eta musika-konposizioko prestakuntza horrekin, praktika eskultorikoa
konbinatzen du performancearekin eta soinu-artearekin. Soinu-instalazioak, objektu
eskultorikoak, performanceak, binilozko edizioak, notazio grafikoa, testua eta teknologia
instrumentala lantzen ditu. Soinua da bere lanen ardatz materiala. Uste du ingurune
horren indarrak ezagutza-eremu desberdin asko aktiba ditzakeela. Ikusizko arteak,
konposizioa, teoria humanistak (posthumanismoa, feminismoa eta soinuaren ikasketak)
eta zientzia zehatzak (akustika, zirkuituen eraikuntza eta programazioa) garrantzitsuak
dira bere lanerako.