Lantegi honen bidez Raspberry Pi, konputazioan hastapena ahalbidetzeko xedearekin Erresuma Batuan sorturiko plaka-ordenadore txiki eta merkearen aukerak ezagutuko ditugu.
Raspberry Pi Cambridgeko irakasle talde batek sorturiko hardware libre proiektu eta irabazi asmorik gabeko ekimena da eta bertan software eta hardware librea duten GPL lizentziak erabiltzen dira, Arduino edo Linuxen moduko proiektuetan bezala. Bere kostu baxua eta zabalkunde azkarrari esker proiektu ezberdin ugari garatzeko aukera eskaintzen du ordenagailu txiki honek.
Lantegiak izango dituen hiru saioetan (irailak 11, 18 eta 25) plaka ezberdinak ezagutu, beraien ezaugarri nagusiak aztertu eta proiektu ospetsu eta esperimentalak ezagutzeko aukera izango dugu (media center, mini pc, zerbitzaria edo arcade makinak, adibidez).
Lantegiak izango dituen hiru saioetan plaka ezberdinak ezagutu, beraien ezaugarri nagusiak aztertu eta proiektu ospetsu eta esperimentalak ezagutzeko aukera izango dugu (media center, mini pc, zerbitzaria edo arcade makinak, adibidez).