Raven Jackson zinemagile, poeta eta argazkilaria Tennesseekoa da jatorriz. Hainbat sari irabazi ditu, eta, gaur egun, New Yorkeko Unibertsitateko Zinemagintza Programan parte hartzen ari da. Bere lanaren bitartez, bizitzaren eremu grisak aztertzen ditu. Interes berezia du hazten garenean bizitzen dugun esperientziari nolabaiteko testura gehitzen dioten istorioetan, baita norberaren sexualitatean edo gorputzak naturarekin duen harremanean sakontzen duten istorioetan ere.
2018an, IFP Marcie Bloom Fellowship programan parte hartu zuen, eta bere Nettles film laburra nazioartean aurkeztu zuen Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 66. edizioan. Bere lanak honako hedabide hauetan agertu dira, besteak beste: The New York Times, TriQuarterly, Kweli, PANKā¦.