Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

Raymond Depardon (1942) frantses argazkilari eta zuzendari entzutetsua da. Hogei film luze dokumental zuzendu eta berrogeita hamarretik gora argazki-liburu argitaratu ditu. Gamma agentziaren sortzaileetako bat da, baita Magnum agentziako argazkilaria ere; kazetari grafiko gisa, nazioarteko gertakari garrantzitsuenetako zenbaiten berri eman du. 1991an Frantziako Argazkilaritza Sari Nagusia eman zioten. Bitan irabazi du dokumental onenaren Cesar saria: lehenbizi Reporters (1981) obrarengatik, eta Délits flagrants (1994) filmari esker ondoren. Bere azken lanen artean, La vie moderne (2008), Journal de France (2012) eta Les habitants (2016) daude.

Hogeita hamar urtez, zinemarekiko eta argazkilaritzarekiko grina berbera izan dute Claudine Nougaretek eta Raymond Depardonek. Claudinek soinua eta ekoizpena landu ditu; Raymondek, aldiz, argazkilaritza eta zuzendaritza. Artista autodidakta bi, beren ekoiztetxea sortu dute, Palmeeraie et désert, eta film ugari ekoitzi dituzte elkarrekin: Urgences (1988), La captive du désert (Cannes 1990), Délits flagrants (1994), Afriques: Comment ça va avec la doleur? (1996), Paris (1998), Profils paysans: l’approche (2000), 10e chambre - Instants d'audience ( 2004), Profils paysans: le quotidien (2005),Profils paysans: la vie moderne (2008), (2012), France (2016) eta 12 jours 12 days (2017). Hasieratik, Claudine Nougaretek zuzeneko soinua izan du gogokoen. Musikologia ikasi ondoren, proiekzionista-lanak egin zituen, arratsaldez Louis Lumière eskolan soinua ikasi aurretik. Alain Resnais, Gèrard Junot, Chabrol eta Claude Millerren filmetan soinu-laguntzaile aritu zenean, lanbidearen eskakizunak barneratu zituen. 1986an soinuaren arduraduna izan zen Éric Rohmer zuzendariaren The Green Ray filmean; lan horrek Urrezko Lehoia irabazi zuen Veneziako urte hartako zinema-jaialdian, eta Nougaret Frantziako zinemagintzako soinu-teknikari nabarmengarrienen artean finkatu zen. Beste film batzuetan ere aritu da lanean, adibidez, Les baisers de secours, Philippe Garrel-ena edo La Nage indienne, Xavier Durringer-ena. Le son direct au cinéma idatzi zuen Sophie Chiabaut-ekin batera (Éditions de la Fémis etxeak argitaratua), Raymond Depardonentzat ekoizten duen filmei bete-beteko arduraldia eskaini aurretik. Film luze bateko soinu-ingeniaritzak eskatzen dituen trebetasuna eta eskakizun teknikoak ekartzen dizkie haren dokumentalei.

Descripción Corta

Raymond Depardon eta Claudine Nougaret '12 jours / 12 Days' (Zabaltegi-Tabakalera) filmaren zuzendari eta ekoizlearen emanaldia eta eskola magistrala.

Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Saioan Zabaltegi-Tabakalera saileko '12 jours / 12 Days' filma proiektatuko da
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si