Reassemblage: From the Firelight to the Screen, Trinh T. Minh-ha, AEB, 1982, 40’, 16mm.
Trinh T. Minh-ak begiekin entzun eta belarriekin ikusteko gonbita egiten digu. Oraingoan Senegalen. Senegali buruzko pelikula, baina zer da Senegal zehazki? Reassemblage Senegaleko jendeari buruzko filma da eta, aldi berean, zinemari berari buruzko gogoeta bat, ohiko zinema etnografikoa ezbaian ipintzeko ariketa bat. Zuzendariak tresna zinematografiko ezberdinak darabiltza zinemak berezkoak dituen manipulazio gailuak ikusgarri egiteko, adibidez, musika eta musikak ikuslearengan sortzen duena.
Senegaleko herrixka batean, bere burua begirada dokumentalaren inguruan galdetuta hauxe dio Trinh T. Minh-hak: “Lentetik berari begira. Ni bihurtzen ikusten dut, nirea bihurtzen. Zeinuen errealitate bakarrean, ni neu zeinu naizen horretan”.
Trinh T. Minh-ha zuzendariaren film etnografikoenetarikoa. Reassemblage Senegaleko zenbait herrixketan barrena eginiko ibilaldia da.