Reni Hofmüllerren lanak testuinguru teknologikoetako artea du ardatz, eta artearen, teknologiaren eta gizartearen arteko harremanak aztertzen ditu. Aspalditik ari da soinuarekin lanean, bere tresna artistiko nagusia, baina interes berarekin irteten da ibiltzera edo pertsona sare berri bat aurkitzera bere ingurunearekin duen loturan sakontzeko. Esc medien kunst labor ekimenaren sortzaileetako bat da; Radio Helsinki-n (tokiko irrati ez komertziala), mur.at-en parte hartu du, eta IMAko kide da. 2014ko abendutik Lonesome Hot Dudes post-punk banda feministan abesten du eta, Eva Ursprungekin batera, Notorious Noise Brigade osatzen du. Kolektibo teknologiko feministetan dabil sartua, eta Renik Eclectic Tech carnival eta TransHackFeminist Meeting ekimenetan parte hartzen du, zerbitzari feministen kontzeptuekin konprometituta egoteaz gain.