Imagen
Imagen
sousa
Descripcion

Itabuna, Bahia, Brasil (1986) Ikusentzuneko Ekoizpenean graduatua da (UNIP), Zine Dokumentalean graduondoa (FGV) eta Sorkuntza Dokumentalean masterra (EICTV-Cuba), gaur egun EQZEn artxibo ikaslea delarik ere.

Hainbat zinemalditan parte hartu duten laburmetraia zein bideopoesien egilea da. Bere fikziozko lehen filmarekin, Um salve doutor, Mostra de Cinema Tiradentes edota Festival Pachamama- Brasil bezalakoetan parte hartu zuen. Hurrengoekin ere Brasil, Kolonbia, Argentina, Mexiko edo Kubako festibaletan barna ibili da. Escuela Técnica de Artes.eko argazki-prozesuen irakaslea da (2019), laburmetraia eta saio mordoan parte hartuz. APANaren kidea den heinean (Associação dos Profissionais do Audiovisual Negro) Mundo Em Foco kolektiboaren sortzaileen artean dago (2004).

Super OFF – Festival Internacional de Cine Super 8 (2014) zinemaldiaren zuzendaria da, eta La.birinto.Lab -Laboratório Experimental de Cine (2017), 1666 - Festival de 16mm (2019) eta Postal - Mostra de Fotofilme, ViideoPoesia e VideoCarta (2020) zinemaldien antolatzaileen artean dago.

Azken aldian Rastro izeneko bere lehenengo dokumental luzea ari da prestatzen, Zumb’Boys dantza taldearen 20. Urteurrenari buruzkoa.

Tipo
Artistas y Creadores