Imagen
Imagen
Descripcion

Roi Vaara (1953an jaioa Norvegian) mundu mailako ospea duen artista da, Finaldian performance-artearen aitzindaria. Bere lana lekuan lekura eta dagokion egoerara egokitzen da, eta arazo existentzialen gaineko ikerketan oinarritzen da. Vaaral 1979az geroztik dihardu performance-artearen eremuan eta 500 performance baino gehiago egin ditu, horietatik gehienak lan esperimetak bakarrak. 1988az geroztik Black Market International kolektiboko kide aktiboa da. Hauek errepresentazioak ideia truke libre eta ireki batean oinarritutako garapen independente baten emaitza dira.

Vaarak bere sorkuntzak hainbat nazioarteko erakusketetan eta arte eszenikoen jaialditan aurkeztu izan ditu, 50 herrialde baino gehiagotan. 2001an urte hartan munduan izan zen performance-artearen jaialdirik handiean antolatu zuen Helsinkin, EXIT jaialdia. Bertan, 34 herrialdetako 300 artistak hartu zuten parte.

Vaarak Helsinkiko Arteen eta Diseinuaren Unibertsitatean egin zituen ikasketak 1972 eta 1975 artean, eta Jyväskylä-ko Unibertsitatean 1976 eta 1977 artean. 2005 urtean Ars Fennica saria jaso zuen eta 2010an Pro Finlandia ohorezko dominarekin saritu zuten. 1989tik makina bat hitzaldi eta lantegi eskaini ditu eskola, unibertsitate eta arte akademiatan. Vaara Helsinkin eta Budapesten bizi da.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores