Dantz musika elektroniko festibalaren eta Kutxa Kulturren arteko elkarlana.
RRUCCULLA-k denbora bezalako aldagarria berrikustea behartzen gaitu: beraien konposizioak ugariak dira eta beren diskoek epe-muga izango balute bezala egiten dituzte. Horregatik, beti sortzen dabiltza etorkizunari begira, inor baino lehenago iritsi nahi dutelako. 13.lana izango den hurrengo diskoaren izena ez dute ezagutzera eman nahi. Dagoeneko atzean utzi dute diska hori sortzeko baliatu zuten egoera mentala, esperientzia berriak aurkitzeko.
Barakaldoko ekoizle hauen musika emozionala da, koloretsua eta aurretik ezin da jakin nolakoa izango den. Pop, footwork-a eta IDM-a nahasten dituzte, hip hopa, jazza eta math rock-a. Konbinazio hau bakarrik da zentzuzkoa RRUCCULLAren eskuetan.
Dantz musika elektroniko festibalaren eta Kutxa Kulturren arteko elkarlana.