Sábado, Juan Villegas, Argentina, 2001, 72’
Larunbata Buenos Aires mingarri eta ia ezagutezinean. Eguneroko aspergarritasunarekin ohituta dagoen bikote bat, jadanik bakarrik egon nahi duela erabaki duen neska bat, hori onartzeko prest ez dagoen mutil-laguna, inon gustura ez dagoela dirudien aktore ospetsu bat, eta ongi pasatzen duela uste duen neska bat denbora guztian aspertuta dagoela ohartu gabe. Deserosotasunari eta beldurrari buruzko komedia malenkoniatsua. Eta gurutzatzen diren istorioak dituen film horietako bat, hiri handiaren erdian noraezean dauden pertsonaiekin.
Juan Villegasen lehen lana deskribatzeko, esan daiteke Eric Rohmer-en zinemagintzaren egoerak eta Martín Rejtman-en umore malenkoniatsua – bi urte lehenago Silvia Prieto (1999) film luzea estreinatu berritan– nahasten dituela. Sábado filmean inor ez da inorekin komunikatzen, ahaleginak egin arren. Hitz eta pitz ari dira, baina bakarrizketa bilduma batean geratzen da dena. Harik eta isilunea iritsi arte. Igandea iritsi arte: metafora ezin hobea etapa baten amaierarako, baita, beharbada, oraindik pertsonaietako inork zehazten ez dakien zerbaiten hasierarako ere.
Film onenaren saria Sarajevoko 2002ko zinema-jaialdian.
Deserosotasunari eta beldurrari buruzko komedia malenkoniatsua. Eta gurutzatzen diren istorioak dituen film horietako bat, hiri handiaren erdian noraezean dauden pertsonaiekin.