Saint Laurent, Bertrand Bonello, Frantzia, 2014, 150', JBAES
Donostiako Zinemalditik bere Nocturama filmarekin pasa ondoren, Bonello handiaren titulu bat berreskuratzen dugu, europar zine garaikidearen funtsezko autore baten aurrean gaudela egiaztazearren..
Saint Laurent, 2014ko Cannesko Zinema Jaialdian aurkeztua, Yves Saint Laurent frantziar diseinatzailearen erretratu bat da haren une gorenean, hirurogeiko hamarraldian. Baina ez da, inola ere, ohiko biopic bat, Bonelloz ari baikara: gehiegizkoa, dotorea, gautarra, sekulakoa...
Adjektiboak eransten jarrai genezake, baina agian hobe litzateke esatea ezen, adibidez, filmak urte askotan ikusitako disko-sekuentzia onenetako bat daukala: maisutasun hutsa, kamera mugitzeari eta begiradei dagokienez. Erretratua, beraz, “Bonelloren erara”: Bertrand Bonelloren YSL, artista batek beste artista bat erretratatzen.
Bertrand Bonello zuzendariak Yves Saint Laurent frantziar diseinatzailean oinarrituz eginiko filmea da 'Saint Laurent'.