Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Horman, -ikus-entzunezkoa eta zinematografikoa eraikinean, espazio publikoan hedatzen duen programan- Salomé Lamas dugu otsailean artista gonbidatu.

Arte bisual eta zinearen artean lan egiten duen zinemagile portugaldar gaztearen lanean errepikatzen den gaietako bat gorputza da, gorputzaren presentzia eta ausentzia, batzuetan bere gorputza bera, eta gorputz hauen eta bizi duten paisaiaren arteko erlazioa.

Hilabete osoan zehar, hiru pieza izango dira ikusgai bata bestearen atzean etengabe: A Torre, Theatrum Orbis Terrarum eta Norte, el juicio del fuego. Basoa eta zuhaitzak, arroka eta itsasoa, sua eta kea. Pertsonaia ezberdinek, paisaia zeharkatzen duten gorputzek, istorio liluragarrietara eramango gaituzte.

Salomé Lamas-ekin elkarrizketa

"Batzuetan kontua da istripu bat ikusteko zain egotea edo gauza hutsal bat zerbait berebiziko bihurtzen ikustea"

 

salome_lamas.jpgGaldera: Gizon bat basoan zehar ibiltzen paisaiaren parte bihurtu arte. Emakume bat «ezin dut denbora gehiegi eman itsasoari begira, bestela interesa galtzen dut lehorrean gertatzen denetan» esaten. Jende maskaraduna sutan dagoen anplifikagailu baten inguruan. Horman proiektatutako hiru filmetan eta zure beste lan batzuetan ere, hala nola Landscape x 3 izenekoan, ikusten ditugu ingurunearekin harremanean jarritako gorputzak. Horretaz hitz egiten abiatu nahi nuke elkarrizketa hau. Esplikatu al dezakezu gorputzen presentzia/absentzia eta haiek okupatzen duten lekua filmatzeko duzun interesa?

Erantzuna: Giza irudiaren nire ikuspegia oso desberdina da nire filmografiako lan bakoitza aztertzen hasten bagara, baina aipatu filmen inguruan egin dituzun oharpenak izugarri egokiak dira, eta lan gutxi batzuk elkartzen dituen esteka indartsu baten sintomatzat ere jo litezke.
Normalean errealitate (mugatu) bat esploratzeko giza gorputza erabiltzeko joera dut, errealitate hori lurralde fisiko zedarritua edo ametsezko paisaia bat izan. Aurrean izan genezake orobat giza irudi bat lurraldean inskribatzen, jolasgune-paisaia bat arakatzen, sublimeari ekiten. Hiru bektore horietako batzuek eskala eta distantziekiko interesa erakusten dute.
Liluratzen gaitu irudi espektral batek, zeinarentzat inguruko munduak ez baitu erabilgarritasunik, halako moldez, non haren idealismo purua ez baitu astintzen mingostasunak edo ironiak; eriondo etengabean dagoen pertsonaia bat; paisaia zoragarri batetik gidatzen gaituen xaman-irudi bat; irudi bat jolas-paisaia baten aurrean; sublimearen esperientzia intelektual baina esplizituki fisikoari ekiten dion irudi bat. Hiru bektore horietako batzuek interesa erakusten dute espazio-espektro osoan, eskalan eta dimentsioan. Presentzia/absentzia jolas horretan, objektuen antza duten irudi batzuek ideia immaterial zabalagoak irudikatu nahi dituzte, hala nola historia, oroimena edo trauma; funtzionatzen dute simulakro moduan, mamu-irudiak dira, marjinalak edo parafikziozkoak, sarri errealitatearen marjinetan (ez-inoren lurrean) bizi direnak.

Itzultze jarduera, hizkuntza bat beste batera garraiatze hori, fideltasunaren eta askatasunaren konbinazio guztiz fina da

G: Aldi berean, zure filmetan atzematen dituzun espazio guztiak naturguneak dira. Badirudi oinarrizko osagaiek (lurrak, urak, aireak eta suak) paper bat jokatzen dutela haietan. Hitz egin al zenezake filmatze lanean daramazun prozesuaz?

E: Izan ere, beti abiatzen naiz errealitatetik. Nire asmoa da gauzen hizkuntza edo errealaren hizkuntza itzultzea hizkuntza zinematografikora. Itzultze jarduera, hizkuntza bat beste batera garraiatze hori, fideltasunaren eta askatasunaren konbinazio guztiz fina da. Ez du zerikusirik gauza bera berriz esatearekin, zerikusia du sormenarekin eta egiatasunarekin, egiantzekotasunarekin, esentziarekin.
Nire lana egiteko moduan badago halako fisikotasun, halako praktikotasun bat. Lurrak edo denborak zedarritutako errealitate bat aukeratzen dut. Errealitate horretan proiektatzen dut neure burua, eta bertan dihardut gorputz arrotz batek bezala; denboraren joanaz, nire presentziak marruskaduraren bat sortuko du bere ingurunearekin edo lurralde horretako okupatzaileekin. Zein da ondorioa? Drama. Batzuetan kontua da istripu bat ikusteko zain egotea edo gauza hutsal bat zerbait berebiziko bihurtzen ikustea.

G: Soinu bandaz hitz egin dezagun. Espazioan sumatzen den gorputzaren presentzia/absentzia bera hautematen da zure filmetako soinuan eta musikan. A torre filmean, adibidez, piano bat agertzen da bat-batean, eta horrek haizera darama. Edo Theatrum Orbis Terrarum filmaren amaieran kantatzen ari den emakumea. Gehiago jakin nahi nuke zure lanean soinuarekin, musikarekin eta isiltasunarekin aplikatzen duzun prozesuaz.

E: Nire filmetan ez dut musikarik erabiltzen. Edo agian bai! Nire film gehienak oso soilak dira soinuari dagokionez, zuzeneko zinema-estiloa da ia-ia. Orain, zuk ohartarazita, konturatzen naiz Theatrum Orbis Terrarum (2013) filmean soinu banda artifiziala eta gehiegizkoa dela, eta The Tower (2015) filmeko soinu tratamendua minimala eta delikatua dela. Eldorado XXI (2016) bukatu berria naiz: ordubeteko hartune bat da, eta bertan soinuak paper garrantzitsu bat jokatzen du. Irudi hipnotiko, trantze-antzeko bat ikusten dugun bitartean, soinuak, lehen planoan, eskaintzen dizkio ikusleari lekukotza pertsonalak, soinu-paisaiak, irratsaioak, musika; orkestra sinfoniko bat ematen du. Azken nahasketa oso landua eskatu zuen. Orain Extinction editatzen ari gara, Andreia Pinto Correia konposatzaile klasikoarekin elkarlanean jardun dut horretan.

Jolastu naiteke ez-fikziozkoak diren filmen mugekin eta autoritatearekin, dantzatu naiteke fikzioarekin eta ez-antzezleekin

G: Zure filmak oso modu indartsu batean eraldatzen dira. Theatrum Orbis Terrarum filmaren kasu zehatzera itzuliz, adibidez, filma oso era performatibo batean amaitzen da, emakumea kamerari aurre egiten, kez inguratuta. Genero edo ereduen arteko muga konbentzionalak gainditze hori zure filmen ezaugarri bat da, eta gustatuko litzaidake ikusizko arteen, zinemaren eta zeure hizkuntzaren eraikuntzaren arteko gurutzagune horretaz mintzatuko bazina.

E: Eraldaketa gauza desiragarria da. Batzuetan nire lanari progresio ikusgarri bat falta zaio -heroiaren arkua, narratiba klasikoan-; sarri gertatzen da irudiak edo ideiak elkarren ondoan jartzean oinarritzen dela egitura, 1+1+1+1 gehitzean, etab. Suposatzen dut bide hori jarraitzen baduzu konponbideak aurkituko dituzula. Ereduak, generoak, egitateak versus fikzioa, etab. dira nire praktikan gertatzen diren eztabaida akademiko oso kitzikagarrietan agertzen diren gaiak; nozio arruntak dira, ez besterik, eta haiekin jolastu naiteke. Jolastu naiteke ez-fikziozkoak diren filmen mugekin eta autoritatearekin, dantzatu naiteke fikzioarekin eta ez-antzezleekin.
Irudi bakoitza kulunkatzen da egitatearen eta fikzioaren artean, eta anbiguotasun horrexek ematen dio aldi berean indarra irudikapenari.
Zer ikusten dut pantailan? Ikusten dut errealitatea, egia, manipulazioa, fikzioa, edo dena aldi berean? Galdera hauek zinema/ikusizko arte alorrari dagozkio, baita botatzen zaizkionean gaur egun denok bizi garen ikuskizunaren gizarteari, denok ukitzen gaituzten galderak bilakatzen dira.
Batzuek zerikusia dute ikusgai jartzearekin eta irudikatze moduekin; lan bakoitzak bere lekua dauka, eta batzuk bi kontu horietara moldatu daitezke, baina ez genuke ahaztu behar zer eragin duen lanean eta ikusleak lan hori hautemateko duen eran. Oso esperientzia interesgarria da lan bat zinema areto komertzial batean ikustea, eta gero museo batean, jendea sartu-irtenean ari den leku horretan, instalatzea begizta moduan.

 

 

Erakutsi / Ezkutatu

Descripción Corta

Salomé Lamas, arte bisual eta zinearen artean lan egiten duen zinemagile portugaldar gazteak sortutako hiru piezen etengabeko proiekzioa.

Autor-es
Invitados
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si