Imagen
Imagen
Sameh Alaa TBK
Descripcion

Kairon (Egipto) jaioa, Samehk literatura alemaniarra ikasi zuen Kairoko Unibertsitatean. Europara etorri baino lehen, zuzendaritzako laguntzaile gisa ibili zen lanean iragarki eta film luzeetan. 2016an Parisko EICAR zinema-eskolan zuzendaritza zinematografikoko masterra amaitu zuen. Samehren lehen film laburra, FIFTEEN, Torontoko 2017ko Zinemaldian estreinatu zen, eta mundu osoan zehar zenbait sari irabazi zituen. Haren azken film laburra, I AM AFRAID TO FORGET YOUR FACE, azken 50 urteetan Cannesko Zinemaldiko film laburren lehiaketa ofizialean hautatua izan den lehenengo film egiptoarra izan da, eta Urrezko Palma irabazi du. Gaur egun, Sameh bere lehenengo film luzea egiten ari da.

Disciplina
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zinegilea
Tipo
Artistas y Creadores