Etengabe erabiltzen ditugu sareak, bai lanerako zein eguneroko komunikazio eta harremanetarako: mezu elektronikoak bidali, denbora pasa planifikatu, argazkiak eta iritziak partekatu… Ugariak dira gaur egun sareak eskaintzen dizkigun aukerak.
Lantegi hauetan egunero erabiltzen ditugun tresnen “tripak” aztertzeko parada izango dugu, sarean ohikoak diren terminoak ulertzen, eta “zerbitzariak” eta “hodeia” bezalako kontzeptuak hobeto ezagutzen saiatuko gara.
Barne komunikaziorako, Telegram mezularitza-tresna eta Mailchimp buletin digital zerbitzua deskubrituko ditugu. Kanpo komunikazioari begira aldiz, bi argitalpen-tresna; Wordpress webak/blogak sortzeko erreminta eta Twitter mikroblogging zerbitzua.
Animatu zaitez sarean txioka egitera eta hobetu zure online komunikazio tresnak.
* OHARRA: Lantegiak euskara hutsean izango dira. Bakoitzak bere ordenagailua ekarri beharko du. Gailurik izan ezean, idatzi ubik@tabakalera.eu helbidera edo deitu 943 47 50 50 telefono zenbakira.
Maiatzak 5
Teknologiaren errora bidaia. Gure ordenagailutik/sakelekotik salto Internetera/sareetara. Zer dago hor tartean?
-
Ordenagailua
-
Sistema eragilea
-
Beste softwarea
-
Sakelakoa
-
Azpiegiturak
-
Zerbitzariak
Maiatzak 12
Barne talde-komunikazioari begirada praktikoa
-
Mailchimp
-
Telegram
Maiatzak 19
Kanpo talde-komunikazioari begirada praktikoa
-
Wordpress
-
Twitter
Lantegi hauetan komunikaziorako egunero erabiltzen ditugun erremintak ezagutuko ditugu: Mailchimp, Wordpress edo Twitter, besteak beste.