Subtitulo
Juan José Arangurenen eta Andrés Doñateren soinudun instalazioa
Texto Destacado

Genealogia berezi bat gordetzen du instalazio honek, geometria eta soinu sorkuntza konbinatzen dituen itzulpen saiakera batetik eratorritako kode bat.

Multimedia
Imagen
El espacio del tiempo
Pie de imagen
Scala: El espacio del tiempo
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
2023/04/04 - 2023/06/25
Pasada?
Si
Descripción Larga

Genealogia berezi bat gordetzen du instalazio honek, geometria eta soinu sorkuntza konbinatzen dituen itzulpen saiakera batetik eratorritako kode bat. Juan José Aranguren eskultoreak eta Andrés Doñate soinu artistak 80ko hamarkadan ezagutu zuten elkar, pedagogia esperimentalean oinarritutako Ikertze egitasmo aitzindarian parte hartu zutenean. Itxura batean, Arangurenen proportzio espazialen inguruko jakinminak, Doñateren ezohiko musika tresnak sortu eta musika konputazionala garatzeko soinu-ikerketekin zerikusi zuzenik ez zuen arren, ikerketa artistikoarekiko grinak batu zituen. Arangurenek, hainbat hamarkadetako lanaren ondorio gisa, “Urrezko kanon bidementsionala 1” amaitu eta Doñateri erakutsi zionean, honek, konplexutasun harrigarriko erronka topatu zuen: espazioa denbora bihurtzea. Instalazio honek, hain zuzen, ustekabean partitura esperimental bihurtu zen kanon geometrikoa eta haren ondorioz sortutako kanal anitzeko soinu konposizioa erakusten ditu.

Temática
Imagen Listado
Imagen
El espacio del tiempo
Pie de imagen
Scala: El espacio del tiempo
Año
2023
Tipo Agrupación
Soinudun instalazioa
Información Adicional