21, HD bideoa, kolorea, soinua, Iñigo Azpitarteren parte hartzearekin
Hodoscek-en praktika hainbat ikasketa kontzeptu eta ezagutza sortzeko moduen azterketan oinarritzen da. Zenbait gizarte-talde aztertzen ditu ikerketa-guneetan edo nolabaiteko ikasketa eragiten duten egoerak sortzen ditu. Isilpekoaren ideia interesatzen zaio, ezkutuko ezagutza, eta ez dio axola egunerokoan zein errotuta dagoen. Bere obraren bidez, isilpekoa ikusgarri egingo duten uneak eta egoerak bilatzen ditu. Bere egonaldian zehar, Hodoscek-ek lan emozionalaren aztarna materialak aztertzen dituen proiektu bat egingo du. Zehazki, kamerarako esperimentu bat sortuko du aktoreen lankidetzarekin, niaren performatibitateak dakartzan prozesu psikologikoak bistaratu daitezkeen jakiteko.
See Me filmean antzezle batek kamera aurrean antzeztu behar du hainbat orduz, gidoirik gabe, tramarik gabe eta inolako adierazpenik jaso gabe. Nola eragiten dio bere portaerari kamera aurrean izateak eta zein jarrera eragiten dizkio antzezteko presio horrek?