Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketaren baitan eta Cristina Enea Fundazioko Haziera hazien artxiboarekin lankidetzan, Seed Journey proiektua ezagutuko dugu. Flatbread Societyak sustatutako ekimen honetan itsasontzi bat Ingalaterratik Jordaniara doa bidean haziak eta esperientziak biltzeko asmoz. Ekialde Ertainera bidean, Donostiako kaian porturatuko da eta, geldialdi hori baliatuz, hainbat ekintza antolatu dira nazioarteko zenbait kolektibo hazien eta landareen munduaren inguruan egiten ari diren lana bistaratzeko.
Donostiako egonaldiak iraun bitartean, sagardoa eta sagarrondoak izango dira aukeratutako gaia baserri munduaren eta itsaso munduaren artean dagoen zirkulazio bikoitzean lotura lanak egiten dituen muga-lurraldea arakatzeko. Aldi berean, arte munduaren eta landaguneetan errealitate berriak eraikitzeko dinamizazio eta garapen egitasmoen arteko bilgunera gerturatzen ere lagunduko digute.
Seed Journey proiektuko belauntziaren Donostiako egonaldiak iraun bitartean, hainbat ekintza antolatu dira nazioarteko zenbait kolektibo hazien eta landareen mu