![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id11499-20160920_cc_by_nc_david_ramalho_selfie_irudia.jpg?itok=kCXeN_0z)
CC_BY_NC David_Ramalho
Selfiak egitea munduaren aurrean agertzeko modu dibertigarria da. Goazen hobetzera!
Lantegi honetan zure argazkiak hobetzeko teknika desberdinak ikasiko dituzu. Argi naturalari etekina aterako diozu, argiztapen mota desberdinak erabili, koadraketa aukeratu, zure angelurik politena harrapatzen ikasi, eszenatokia prestatu, aurreko edo atzeko kamara erabili, izpiluarekin edo gabe. Zure irudiek izan dezaketen ibilbidea zabaltzeko, erabiliko dituzun sareak (snapchat, facebook, instagram…) eta traolak aukeratzen lagunduko zaitugu. Lortutako irudiekin lan egingo dugu, selfiak ikusi, aztertu eta zuzenduz. Gure mugikorrek dituzten edizio aukerak ere ikusiko ditugu. Argazkigintzaren historian zehar egin diren selfi edo autoerretratu mota desberdinak ezagutuko ditugu.
Azkenik, selfiaren gertakizun soziologikoaren inguruan hitzegingo dugu: zergatik, zertarako, zeinentzat. Nola ikusten naiz, nola nahi dut besteek ikustea, nola ikusten naute. Eta interneten uzten dugun aztarna/presentzia eta bere kontrola/kontrol eza aztertuko dugu.
Eskura izan zure mugikorra eta parte hartu!
*Oharra: Saio bakoitzeko 10 leku aldez aurretiko izen emate bidez izango dira, eta beste 5 gordeko dira egunean bertaratzen direnentzat.
Niko Iturralde argazkilariak gidatutako lantegi honetan selfie-ak egiten praktikatu, trikimailuak ikasi eta argazki asko egingo ditugu.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id11499-20160920_cc_by_nc_david_ramalho_selfie_irudia.jpg?itok=kCXeN_0z)