25 urte baina gehiago daramtaza Semiconductor-ek -Ruth Jarman eta Joe Gerhardt multimedia artista britainiarrek osatua-, giza-esperientzia zientzia eta teknologiaren arteko elkargunean esploratzen. Bere lan berritzaileek itxuraz ezagunezina den mundu naturalaren galkortasuna planteatzen digute; zientzia-lengoaiak testuinguru ezberdinetan ipintzen dituzte, zeinak, erralitateaz ditugun pertzerpzioak zabaltzera eta behatzaile gisa dugun funtzioa zalantzan jartzera animatzen gaituzten.
Bere ikerlan zorrotzagatik ezaguna, Semiconductor bikoteak teknologia-ikuspegi paregabe bat garatzen du bere piezetako bakoitzean eta, horregatik, hil luzeak igarotzen dituzte laborategi zientifikoetan, mundu naturalari zentzua emateko erabiltzen diren gailuak aztertzen: Genevako CERN zentroa (2015); NASAko Espazio-zientzien Laborategia, Kaliforniako UC Berkeley (2005); Zientzia Mineralen Museoa, Smithsonian Historia Naturaleko Museo Nazionala (2010); Muturreko Argiko Laborategia, Glasgow Unibertsitatea (2023), besteren artean.
Semiconductor bikoteak mundu osoan erakutsi ditu bere lanak, besteak beste: Kosmosaren Arkeologia, Shangaiko Astronomia Museoa, Txina (2024); UMWELT, Fondazione Modena Arti Visive, Italia (2024); Ikusezina ikustea, PST: Arte eta Zientziaren arteko Talka, Kalifornia (2024); Measure, New Media Gallery, Vancouver, Kanada (2023); Santiagoko Media-arteen 14. Bienala, Arte Garaikideko Zentro Nazionala (2019); Teknologia-gorentasuna, City Gallery, Wellington, Zeelanda Berria (2019); SUPERPOSIZIO: Oreka eta Konpromiso, Sydneyko 21. Bienala, Australia (2018).
www.semiconductorfilms.com
----
Lais Pereira-ren argazkia