LoRa (potentzia baxuko eta hedapen zabaleko) sare bat martxan jartzeko beharrezko pausuak ikusiko ditugu lantegi honetan, gateway baten konfiguraziotik hasi eta sentsore ezberdinen konexioak egitera heldu arte.
Sare mota hauek Internet of Things (Gauzen internet) delakoaren teknologien artean koka ditzakegu eta Smart City (Hiri adimentsuak) -gaur egun gurea egin dugun terminoa, horrek dakarren logika eta karga ideologikoaren zamarekin- harreman zuzena dute.
Aldiz, hiritartasun kritiko batean oinarrituz hiri eredu komun baten eraketa ahalbidetzea helburu, teknologiez jabetu eta hauetaz baliatzeko aukera inoiz baino handiagoa da.
Dokumentazioa
LoRa (potentzia baxuko eta hedapen zabaleko) sare bat martxan jartzeko beharrezko pausuak ikusiko ditugu Unai Gorrotxategik gidatutako lantegi honetan, gateway baten konfiguraziotik hasi eta sentsore ezberdinen konexioak egitera heldu arte.