Erakusketa-egitatearen denboren gainean interes berezia dutela, Armengol eta Manenek habitat hori esploratzen dute, hasiera batean arte-terminologiatik kanpo dauden hurbilketen bidez. Alde batetik, sentsuala dute aztergai, diskurtso jakin batzuk eszenaratuz estimulazio emozionala lortzeko gaitasuna. Eta bestetik arte-praktikak, errealitatea errebindikatzea zein errealitateari ihes egitea abiapuntu harturik zertutako analisi gisa, duen indar sinboliko eta sekulakoa.
Sentsualitatea eta fabulazioa workshop bat da, eta horretan komisario biek erakusketa-egitatearen aurrean beste tonu, erritmo eta kontaktu batzuk eskaintzeko aukerari buruz hitz egingo dute. Hau da, azken batean ustekabeko narratibak osatzera jotzen duen gramatika ireki bat bilatzeaz.
David Armengol eta Martí Manenek elkarrekin eta bakoitzak bere aldetik egin dute lan, komisario gisa, konplexutasuna ezinbestean zailtasunaren sinonimo ez den hainbat proiektutan, egitura kontzeptualen definizioaren, ikuspegi askotarikoak asimilatzearen, saihets begiraden eta ihes egiteko aukeren gainean.
Komisario biek erakusketa-egitatearen aurrean beste tonu, erritmo eta kontaktu batzuk eskaintzeko aukerari buruz hitz egingo dute.