Imagen
Imagen
Descripcion

Shakti Olaizola 1987ko irailan jaio zen, Gipuzkoan. Txikia zenetik beti izan du margotzeko, marrazteko, moldatzeko eta baita dantzatzeko zaletasun handia. Arte Ederretan lizentziatu zen eta ikastetak egiten ari zenean zirkua aurkitu zuen. Honek bira bat eman zion bere sormenari eta gorputza erreminta berri eta interesgarri bat bezala eskaini zion. Kontorsioa aurkitu zuen Ane Miren-ekin, hontan espezializatu zen eta honek animatuko zion zirkua bere ogibidea izatera erabakitzera. Dantza, klown eta porte akrobatikoetan prestatu da baita ere Bilbo, Madrid, Barcelona, Buenos Aires (Argentina) eta Bruselaseko “Espace Catastrophe”-n.


Euskal Herriko proiektu ezberdinetan hasi zen lanean 2012an bere bakarkako proiektuarekin hasi arte eta “Irakurtzen” deitzen den ikuskizun motza sortu zuen. 2013. urtean “Irakurriz” sorkuntzarekin hasi zen. Pyrénées de Cirque proiektuaren laguntza jaso zuen eta Leioako 2014ko Umore Azoka Kaleko Artisten Azokan estrenatu zen. Ikuskizun honekin Espaina, Europa eta Latinoamerikako hainbat jaialdietan ibili da.


2016an bere azkeneko sorkuntza hasi zuen, “Baldin Bada”, Joseba Negro musikariarekin. Zirkua, musika eta pintura nahasten duen proposamen burugabea. Leioako 2017ko Umore Azoka Kaleko Artisten Azokan estrenatu zen. Estatuko hainbat jaialdietan ibili da jadanik eta bigarren saria irabazi zuen Sevillako Circada Jaialdian.


Gaur egun, Kolektivo Konika-n parte hartzen du. 2021an "La punta de mi nariz" zirku eta musika ikuskizuna estrenatu zuten.

Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zirku-artista
Tipo
Artistas y Creadores