Imagen
Imagen
Descripcion

Ikerlari titularra da Centre National de la Recherche Scientifique-en (CNRS) 2009tik. Haren lanak filologiaren eta poetika vedikoaren esparrukoak dira batez ere, baita Indiako historia intelektualaren arlokoak ere. 2011tik, ikerketa-programa konparatu eta diziplinarteko bat gidatzen du, beste batzuekin batera, “Practicar el comparatismo: textos, territorios y artefactos” izenekoa, Parisko École des Hautes Études en Sciences Socialesen. Zuzendari atxiki funtzioa betetzen du “Anthropologie et Histoire des Mondes Antiques” (ANHIMA) ikerketa taldean, eta haren azkenengo argitalpen zientifikoetan, nabarmentzekoa da Sheldon Pollockekin batera koordinatutako lan kolektiboa: L’espace du sens. Approches de la philologie indienne (Collège de France/ De Boccard, 2018).
Cargo - Nota descriptiva
Ikerlari titularra da Centre National de la Recherche Scientifique-en (CNRS).
Tipo
Invitados