Imagen
Imagen
Descripcion

Sirah mugimendu kontzientearen ikertzailea da, mugimenduaren bidezko kontzientziaren ikertzailea, alegia. Donostian jaioa. Psikologian lizentziatua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Masterra Osasun Mentalean eta Klinika Sozialean. Txikitatik dantza ikasi zuen, eta geroago Feldenkrais metodoan trebatu zen Rio de Janeiron. Mugimendua eta osasun mentala hasiera batetik izan dira bere bizitzaren parte, bereizita, ordea; lanaldi partziala zuen psikologo gisa Bartzelonako psikologia-zentro batean, eta dantzari eskaintzen zion gainerako denbora. Feldenkrais metodoari esker elkartu ahal izan zituen bere bi bokazioak: mugimendua eta kontzientzia. Brasilen bizi izan zen urteetan, dantzaren arloan aritzeaz gain, irakasle gisa trebatu zen Feldenkrais metodoan. Harrezkero, dantza, mugimendua eta kontzientzia lantzeko modu propioa sortzen jardun du. Horrela sortu zuen Presentzia Dantza, Feldenkrais metodoaren eta dantza garaikidearen arteko teknika hibridoa. Gaur egun, ia urte osoan zehar, Donostian lan egiten du terapeuta somatiko, Feldenkrais metodoaren irakasle, Presentzia Dantzaren irakasle eta dantzari independente gisa. Donostiako OyáLur gunea (Mugimendu Kontzientearen Artea) zuzentzen du, eta bertan du ezarria bakarkako eta taldeentzako saioetarako bere kontsulta. Etengabe aritzen da trebatzen eta parametro berriak ikertzen, autokontzientzia mugimenduaren esplorazioaren bidez lantzeko helburuz.

“Nire lana espazio bat eskaintzea baino ez da, laborategi seguru eta atsegin bat, non pertsonek beren potentziala zabaldu ahal izango duten mugimendu kontzientearen
bidez”.

Disciplina
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Psikologoa eta dantzaria
Tipo
Invitados