
Maiatzaren 5ean, ostegunean, Lau Paretan Situ-akzioak. Emma Kunz inauguratuko dugu. Zentzumenak aktibatzeko, arteaz gozatzeko, ikasteko eta esperimentatzeko gune bat.
Zentzumenak aktibatuko dituzten elementu, material eta testuren bidez, esploratzeko eta espazioan zehar mugitzeko modu amaigabeak aurkituko ditugu: mendi baten maldan zehar ibiltzea, pendulu batzuez kulunkatzea, kobazulo batean barneratzea eta haren soinuak entzutea.
17:00 Irekita geratuko den espazioaren inaugurazioa.
17: 00-18: 00 Espazioaren musikalizazioa Lalala soinu-gela eta merendolarekin.
18:00 Familientzako bisita. Emma Kunzen unibertsoa erakusketara. (EU)
Lalala Soinu Gela haurrei (0-6 urte) eta beraiekin doazen familiei zuzendutako musika-heziketarako gunea da. Bertan, klase, tailer eta kontzertuen bidez, musika askotarikoa eta kalitatezkoa zuzenean ezagutu eta goza dezakete. Musika-gaitasunak sustatzeaz gain, musika haurraren garapen integralerako tresna gisa erabiltzen da, maila psikomotorrean, kognitiboan eta sozioafektiboan.
