Descripcion Larga

Tabakalerak, kultura garaikidearen nazioarteko zentroak, esperimentazioari eskainitako erakusketa berria irekiko du bihar Lau Pareta aretoan, eraikinaren lehen solairuan. Familia giroan zentzumenak aktibatu, arteaz gozatu, eta ikasteko proposamen bat: Situ-akzioak. Emma Kunz.

Erakusketa-aretoaren diseinua Juntura, arkitektura, espazioak eta prozesuak kooperatibak egin du, Tabakalerako Hezkuntza arloak eta familia talde batekin lankidetzan, eta Emma Kunz (Suitza, 1892-1963) sendalari eta ikertzailearen lana eta lan-metodologia hartzen ditu abiapuntutzat. Tabakalerak ekainaren 19ra arte ikusgai dagoen erakusketa eskaintzen dio bere erakusketa-areto nagusian. Sortzaile suitzarraren lanak beste artista garaikide batzuen obrekin elkarrizketan ipini dira bertan. Kunz paper milimetratuaren gainean egindako marrazki berezi eta biziengatik da ezaguna, batik bat. Pendulu, batekin, konpas batekin eta erregela batekin egindakoak  dira, eta Situ-akzioak. Emma Kunz egitasmoak lotura argia du lan horiekin. Gune berrira bertaratzen diren pertsonek forma geometriko askotarikoak eta koloretsuak aurkituko dituzte, baita naturari, medikuntzari eta botanikari buruzko erreferentziak ere.

Aretoan dauden instalazioak osatzen dituzten elementu, material eta testuren bidez, esperimentaziorako paisaia berri bat sortu da. Bertan, zentzumenak ernatu eta esploratzeko modu amaigabeak deskubritzeko parada izango da: penduluetan kulunkatu, kobazulo batean sartu eta haren soinuak entzun, sendatzeko lorategia bisitatu, esaterako. Elementu horiek guztiak sortzaile suitzarraren pieza eta marrazkiekin zuzenean lotuta daude eta, oraingo honetan, armiarma-sareen gisan, hiru dimentsiotan hedatzen dira, kolorezko harien bidez.

 

Familiekin elkarlanean egindako prozesua

Bihar aurkeztuko den gune berria pentsatzeko eta definitzeko prozesua elkarlanean garatu da deialdi ireki baten bidez izena eman duen familia talde bat eta Juntura, arkitektura, espazio eta prozesuen kooperatibaren artean. Otsailean, martxoan eta apirilean lanean aritu dira guztiak. Elkarrekin diseinatu dute espazio berria, proiektuan garrantzi berezia izan duen zentzumen-aniztasuna kontuan hartuta. Ikusmena, entzumena, usaimena edo ukimena kitzikatzen duten ingurune sentsorialak sortzea izan da diseinuaren eta sorkuntzaren prozesu osoan kontuan hartu den faktoreetako bat.

 

Esperimentaziorako paisaia bat

Hori guztia ikusi eta gozatzeko aukera izango da maiatzaren 5ean, arratsaldeko 17:00etan, Lau Pareta aretoan egingo den irekieran.

Lalala Soinu Gelaren musikak lagunduta irekiko ditu ateak Situ-akzioak.Emma Kunz espazioak. Lehen aldiz bertako txoko desberdinetan barrena ibili eta, ondoren, erakusketa-areto nagusira joango dira parte-hartzaileak familiei zuzendutako bisita gidatu bat egiteko.

Situ-akzioak. Emma Kunz abuztuaren 28ra arte egongo da zabalik. Maiatzean eta ekainean eskolei zuzendutako saioak egingo dira goizetan, eta arratsaldetan sarrera librea izango da.

Asteburuetan dinamizatutako saioak eskainiko dira eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 17:00etan. Parte-hartzeko, aldez aurretik, izena eman beharra dago.

Imagen Listado
Imagen
Imagenes Detalle
Imagen
Fecha
DescripciĆ³n Corta

0-6 urte arteko haurrak arte garaikidera gerturatzeko proposamena da Situ-akzioak. 5000 haurrek baino gehiagok bisitatu zuten Situ-akzioak iaz, Julio Le Parc-en obra oinarri zuen edizioan.