Smultronstället (Fresas salvajes), Ingmar Bergman, Suedia, 1957, 90', DCP, JB SV, Azp. ES
1957a Bergmanen urte handia izan zen, eta hala ikusi genuen Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera lehiaketa-saileko Jane Magnusson zuzendari suediarraren Bergman, Ett Ar, Ett Liv (Bergman, A year in a life) dokumentalaren proiekzioan.
Filmak 38 urteko Bergman dakarkigu, eztanda sortzailean murgilduta eta bere ibilbidearen momentu gorenetako batean: urdail-ultzera batek gailetatxo gaziak soilik jatera kondenatu zuen, baina, dena den, batzuetan ospitaleko ohetik lan egin behar izan bazuen ere, gai izan zen Stockholmeko antzoki nazionalean lau obra, Suediako telebistarako bere lehengo telesaila eta zinemarako bi maisulan estreinatzeko: Det sjunde inseglet (Zazpigarren zigilua) eta Smultronstället (Marrubi basatiak).
Filmak Borg irakasle edadetuak bere errainarekin Stockholmetik Lundera egindako bidaia kontatzen du. Bidaia hori aldi berean da zuzendariaren haurtzaroari, memoriari, denboraren joan-etorriei eta bizitzaren hauskortasunari buruzko gogoeta –formal eta sinboliko– bat. Lan horren inpaktua berehalakoa izan zen, eta urte horretan bertan jaso zuen maisulan kategoria. Gainera, aktore-talde zoragarria gehitu behar zaio pelikularen potentzial narratzaile eta bisualari. Victor Sjöström-en zinemako azken agerraldia izan zen, eta Bergmanen filmografian klasiko bihurtuko ziren izen handiko beste aktore batzuk ere agertu ziren film hartan, besteak beste, Bibi Andersson, Ingrid Thulin, Gunnar Björnstrand eta Max von Sydow.
Jatorrizko gidoi onenaren Oscar saria jasotzeko hautagai izendatzeaz gain, bi sari garrantzitsu ere eman zizkioten filmari: ingelesez besteko filmik onenaren Urrezko Globo saria eta Berlingo Zinemaldian filmik onenaren Urrezko Hartza.
Oscar saria jasotzeko hautagai izendatzeaz gain, bi sari garrantzitsu ere eman zizkioten filmari: ingelesez besteko filmik onenaren Urrezko Globo saria eta Berlingo Zinemaldian filmik onenaren Urrezko Hartza.